"El Sentido De La Vida Para Los Hombres" Jordan Peterson
Conversation
Notices
-
zital (zital@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:19:04 CET zital -
zital (zital@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:18:58 CET zital @kilkerra eztot ikusi beran gauze handirik, baie ikusi dotenak pentsateko emon dost, batezbe feminismue buruz, beste arlueri buruz eztot ikusi askorik
-
Kilkerra :hikaldia: (kilkerra@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:18:58 CET Kilkerra :hikaldia: Neuri ere ez zidan inpresio txarrik sortu hasieran. Gehiago entzun ahala zimurtu nion kopeta.
-
Kilkerra :hikaldia: (kilkerra@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:18:59 CET Kilkerra :hikaldia: Tonu dotorean eta argudio itxuraz landuekin autolaguntza gisa sailka daitezkeen liburu batzuk egin omen ditu. Haren diskurtsoa erakargarri zaie gizarte joera berriekin ezeroso dauden AEBko gizonezko gazte zuriei.
Bestalde, botatzen duen diskurtsoa, nola erran... Teorian jarrera eszeptikoa eta begirada kritikoa eskaintzen omen ditu, baina praktikan, klima aldaketa, feminismoa, berdintasun soziala edo horrelakoak aipatzean AEBko kontserbadoreen ildoa du, ukitu eszeptiko batekin.
-
Kilkerra :hikaldia: (kilkerra@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:19:00 CET Kilkerra :hikaldia: Ea, ez dut sakonki ezagutzen baina han-hemenka topatu ditut bere gauzak. Gizon hori arriskutsua dela iruditzen zait, hitzak ederrak, bihotza faltso.
Saiatuko naiz azaltzen: Psikologoa da ikasketaz, eta bere hitzaldietan psikologia, neurologia, politika, biologia eta fisika arloetako argudioak konbinatzen ditu. Askotan gaztigatu diote ez dela aditua arlo horietako askotan, eta informazio anitz ez dituela ongi interpretatzen. Baina bost axola zaio, dirudienez.
-
zital (zital@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:19:02 CET zital @kilkerra zer ba?
-
Kilkerra :hikaldia: (kilkerra@mastodon.eus)'s status on Wednesday, 22-Mar-2023 22:19:04 CET Kilkerra :hikaldia: Morroi hori... Ez, otoi.
-