@erralin Ba hor dago koxka, guztiengana ailegatzeko askotan ez dago modurik. Errealitatean lehenengo kapitulua eta bigarrena antzeko zeozer esatera datoz: inork ez gaitu entzungo ez direlako gure inguruetara hurbiltzen, bai gure erruagatik baita haien plataformek isolamendu teknologikoa sustatzen dutelako.
Orduan, zer egin beharra dago?
iphonekin konpatible izan behar gara jendea iphonetik ateratzeko? (1/2)
Conversation
Notices
-
Ekaitz Zárraga 👹 (ekaitz_zarraga@mastodon.social)'s status on Tuesday, 31-Oct-2023 15:24:57 CET Ekaitz Zárraga 👹
-
Ekaitz Zárraga 👹 (ekaitz_zarraga@mastodon.social)'s status on Tuesday, 31-Oct-2023 15:29:05 CET Ekaitz Zárraga 👹
@erralin Garai batean debate handia egon zen GNU tresnak Windowsen (ikusi mingw) exekutatzeko gai izateak benetan windowsen monopolioari laguntzen zion ala ez. Eta RMS'ek nahiko argi esan zuen software libre pixka bat edukitzea software librea ez edukitzea baino hobea dela, baina nik ez daukat oso argi.
Hobea da, baina agian ez da ona.Horregatik ez dut Instagrameko kontu bat egingo software libreari buruz hitz egiteko, baina agian egin beharko nuke.
Batek daki.
-